CEBANCen izan dira Azahara Dominguez Urtizberea Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Diputatua eta Libe Otegi Goiburu Turismo Zuzendaria, ikasleei zuzendutako jardunaldi baten barruan.
Ordezkari instituzionalek Gipuzkoako Turismoaren Plan Estrategikoa aurkeztu dute topaketan, datozen urteetan sektorearen garapena gidatuko duten ildo nagusiak ezagutaraztearekin batera. Era berean, turismoaren gaur egungo erronkak eta sektore honek eskaintzen dizkigun aukera profesionalak ere jorratu dira jardunaldian.
Cebanceko ikasleek modu aktiboan parte hartu dute jardunaldian galdera-saio baten bidez eta elkarrizketa zuzena izan dute enplegagarritasunari, prestakuntzari eta sektorearen bilakaerari buruz.
Jardunaldiaren atal nagusia diziplina-arteko dinamika bat izan da. Bertan, Turismo, Sukaldaritza eta Nazioarteko Merkataritza zikloetako ikasleek taldean lan egin dute esperientzia turistiko berritzaileen proposamenak diseinatzeko. Besteak beste, ibilbideak definitu, proposamen gastronomikoak sortu eta nazioarteko sustapen-estrategiak garatu dituzte.
Jardunaldia amaitzeko, proiektuen aurkezpena egin da eta ordenzari instituzionalek hauen balorazioa egin dute, ikasleen sormena eta gaitasunak azpimarratzearekin batera.
Eskerrak eman nahi ditugu bisita honengatik eta turismoaren sektoreko etorkizuneko profesionalen prestakuntzan izandako inplikazioagatik.

